2013/03/18

18. KORRIKA + Argazkiak







KORRIKA BADATOR!!


Asteazkenean, 15:30ak inguruan, Korrika Abadiñora helduko da eta IGEtik animatu nahi zaituztegu denok parte hartzera.
Eskolari dagokion kilometroa 1446.a da eta Gaztañoditik Ferialekura doa.

Jantzi petoa eta etorri euskararen alde korrika egiten!!




Ibilbidea

2013/03/14

Irteera: Urdaibai

Apirilaren 14an Urdabaira irteera antolatu dugu, 7,5 kilometrotakoa izango da.
Busturiatik irtengo gara (San Cristobal auzotik) goizeko 11:00etan.
Ibilbide hau umeen karroekin ere egin daiteke baina ez da egokia bizikletekin egiteko. Ibilbidearen lehen zatian Madariaga Dorretxea Bideo-dibertsitate zentrotik gertu pasatuko gara. Zentro hau bisitatzeko aukera ere badago igandeetan irekita baitago. Madariaga Dorretxeak parte-hartze publikorako erakusketa egonkorra du, zeinen helburu nagusia, argazki, ikus-entzunezko eta muntai interaktiboen bidez edota naturan bertan egindako irteeren bidez, Biodibertsitatea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren erakustea den. Erakusketa gela ezberdinak ezagutu ondoren, Dorretxeko behatokira igotzeko momentua heltzen da, nondik ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera emango diguten binokular eta kataloxa ezberdinek. Hemendik ikus ditzakezu, Izaro irla, Laida hondartza eta padurak, beste askoren artean.
Ibilbidea egiten gaudela padurak ikusiko ditugu. Sukarrietako hondartzara iristerakoan barnealdetik bueltatuko gara. Bidearen zati bat ERREGE-IBIDETIK egiten da. Irteera egun guztikoa izan daiteke Busturian bazkaldu eta Altamira auzoan meriendatzera animatzen baldin bagara. Hau guztia eguraldiaren arabera.

Egun zoragarria pasatzera gonbidatzen zaituztegu!
Ibilbideari buruzko informazio eta argazkiak
Se trata de un recorrido por la zona de Urdaibai de 7,5 Km. aproximadamente, previsto para el día 14 de abril.
El punto de partida está en Busturia (San Cristóbal) y la hora de salida las 11.00h.
Es un recorrido que permite ir con carros de niños pequeños (tramo doble en el punto complicado para carros). No es adecuado para ir en bicicleta.
Además en el primer tramo del recorrido nos encontramos con un Centro de Biodiversidad “Madariaga Dorretxea”. Se puede visitar ya que los domingos está abierto. Dispone de un área de participación pública permanente cuyo objetivo principal es explicar mediante fotografías, audiovisuales, montajes interactivos y visitas in situ qué es la Biodiversidad y las funciones que tiene. Se puede acceder al mirador de la Torre Madariaga donde se puede apreciar una espectacular vista y descubrir a través de catalejos y binoculares los detalles de la isla de Izaro, la playa de Laida y la marisma.
Durante el paseo hay vistas a las marismas, se llega a la playa de Sukarrieta y se vuelve por el interior, una parte de este camino es el antiguo “Camino Real” que hacían los Reyes para jurar los fueros de Gernika. La excursión puede durar todo el día si comemos en Busturia y merendamos en el Barrio de Altamira. Dependerá del tiempo.
Esperamos pasar un día estupendo! Animaros!!
 Información y fotos del recorrido.